Familia-negozio bat
Zerrategi hau, Santiago eta Higinio Zabaleta Alustiza anaiek 1890ean eraikia, baserriko lanen osagarri zen jarduera baterako erabiltzen zen. 1960ra arte aritu zen lanean eta 2011n monumentu izendatu zuten.
Lasurtegi errekako ura desbideratzen zuen kanal baten bidez lortutako indar hidraulikoari esker mugitzen zen makineria. Uhal eta barreria sistema baten bidez transmititzen zuen mugimendua bi turbinatatik zerra zirkularretara eta zintazko zerretara, energiaren ustiapena optimizatuz gisa horretan.
Gaur egun, espazio interpretatibo moduan berreskuratu da, Larrondoko zerrategia, eta bisitatu daiteke zerrategiko hamar makinak martxan ikusteko.
Larrondo zerrategia
Ondare higigarria
Zurezko oholtza honen eraikuntza-soiltasunak makineria osoari eragiten dioten uhal eta poleen sistema konplexu bat ezkutatzen du. Larrondo baserriaren egitura osagarria da. Turbina nagusiaren ardatzaren mugimendua Lasurrategi errekaren ur-emariari esker jartzen da martxan. Bertakoen arabera, zerrategiak bere unerik onenean 14 makina izan zituen.
Gaur egun, hiru uhalek eragiten diete tresna hauen mekanismoei:
Arrabota
1. uhalak zura birrintzeko eta leuntzeko erabiltzen den hortzdun erreminta honi eragiten dio.
Zerrak
Zura zabalera eta luzera jakinetan mozteko makinak. Horiek 1. uhalarekin jartzen dira martxan.
Leuntzeko makina
1. uhalak zurari azken ukituak eman eta leuntzeko erabiltzen den tresna honi eragiten dio.
Zerra zirkularra
2. uhalak zerra zirkular bat jartzen du martxan; halakoak egurra luzetara eta zabaletara neurri jakinetan mozteko erabiltzen dira.