Erabilera berria industria-ondarearentzat

Enpresa honen historia 1926an hasi zen, Guillermo Laborde Gárate eta haren seme Eduardo, José María, Manuel eta Enrique Laborde Werlindenek Laborde Hermanos S.L. enpresa sortu zutenean. Sozietatearen xedea zen zehaztasun handiko ebaketarako tresnak fabrikatzea (barautsak, arrak, otxabuak, kojinete haridunak eta abar), hala ikatz-altzairuan nola altzairu lasterrean.

Fabrika 1977ra arte aritu zen lanean. Gaur egun, haren instalazioen zati bat berrerabili egiten da Martin Ugalde Parkean, 2002an inauguratua, Ayesta ingeniariek 2001 eta 2002 bitartean egindako proiektuari jarraituz.

Eraikuntza adierazgarrienak kontserbatzen dira, hala nola fabrikaren lehen pabiloia eta jantokien eraikina, biak Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun izendatuak Monumentu kategoriarekin 2001eko urtarrilean.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.