Koloso bat itsasadarrean
Amerikar erako upel-labe hau, txapa soldatuzko armazoiduna, 1959an eraiki zen eta 1995era arte aritu zen lanean.
Hartan, burdin mea arrabio bihurtzen zen, altzairutegiko LD eraldatzaileak elikatzeko erabiltzen zen burdin urtua, eta iragaztontzia erabiltzen zen lingotetxoa fabrikatzeko.
Instalazioak itxi zirenean, Altos Hornos de Vizcaya enpresak desagertzera kondenatuta zeudela zirudien, baina azkenean 1. Labe Garaia eraisketatik salbatu zen, bere kideek baino zorte hobearekin.
Une horretatik aurrera haren historiaren beste fase bat hasi zen, oraingoan euskal kultura-ondarearen parte moduan: monumentu izendatu zuten 2005ean eta, partzialki birgaitu ondoren, gaur egun proiektuen zain dago balioetsi dadin.
Labe garaia 1.
Ondare higigarria
Labe Garaia 80 metro inguruko altuera eta 18 metro inguruko diametroa duen makina handi bat da. Barruan burdin mea urtzen zen, zeina arrabio bihurtuta irteten zen, gero altzairua egiteko.
Zenbait zati ditu:
Materialak kargatzeko skipa edo arrapala.
Mearen, gehigarrien eta kokearen kargak garraiatzeko, bagoneta bat erabiltzen zen, dibidieta batez mugituta, plano makurtu batean zehar, lurreko hobi batetik labearen goiko alderaino (irenspidea).
Irenspidea
Upelaren goiko aldean. Materialak sartzen dira hortik. Irenspidea hermetikoki itxita dago metalezko tapa koniko baten bidez.
Hodi biltzaileak.
Irteera-hodiek biltzen dituzte labeak sortutako gasak. Hodiok binaka jarrita zeuden, eta gasak arazketa lehorrera eramaten zituen biltzailera iristen ziren. Ondoren, zati bat berogailuak berotzeko berrerabiltzen zen. Hona hemen labearen nukleo nagusiaren zatiak.
Upela
Kono moztuko forma du eta labearen unitaterik altuena da); sabela (tresneriaren eta upelaren arteko zatia da
Sabela
Tresneriaren eta upelaren arteko zatia da
Etalajea
Arragoaren gainean dago.
Arragoa
Material urtuen, arrabioaren eta zeparen tanga. Arragoa zilindrikoa da, eta horma batean amaitzen da, zeinetan metal urturako irteera-zuloa dagoen
Irteera-zuloa
Arrabioa ateratzen den tokia. Ireki eta ixteko, zulagailu pneumatiko bat eta kanoi elektriko bat erabiltzen ziren.
Zeharzuloa
Zepa ateratzen den tokia. Erretenetatik irteten zen, eta kanal horietatik zepa koilara batzuetara isurtzen zen.
Haizebideak
Arragoaren gainean. Horietatik sartzen da aurrez berogailuetan berotutako aire konprimatua, errekuntza aktibatzen duena.
Didier motako hiru berogailu
31 metroko altuera dute, tiro behartukoak dira eta 21.247 m2-ko azalera du horietako bakoitzak.