Industria-koloso handia

Unión Cerrajera S.A enpresa Sociedad Cerrajera Guipuzcoana eta Vergarajauregui, Resusta y Cía. batzearen emaitza da, eta 1906tik XXI. mendearen lehen urteetara arte aritu zen lanean.

Enpresa siderurgiko garrantzitsua izan zen, produktu ugari ekoizten zuena, hala nola sarrailagintzakoak, estufak, trenbideetarako torlojuak eta abar.

Bergara eta Arrasate udalerrien artean kokatua, gaur egun haren instalazioen eta nabeen zati handi bat desagertuta dago, eta kontserbatu dira etxebizitzak, aprendizen eskola, bulegoak eta Arrasateko sarrerako pabiloia eta txatarra-parke,aijezketako nabe ikusgarriaz eta Bergarako erlojuaren eraikinaz gain.

Para obtener energía la empresa contó Argindarra lortzeko, enpresak kontzesio hidraulikoak izan zituen eta zentral hidroelektriko handiak eraiki zituen, Olatekoa,adibidez, 1899an altxatua Oñati udalerrian. Hari jarraitu zion San Prudentziokoak, Bergaran, 1900. urtean; gero, Tokillokoa (1904), Jaturabekoa eta Lamiategikoa (1917) eraiki zituzten, Oñatin; eta azkenik Bergarako zentral termikoa, 1930ean. Alderdi sozial garrantzitsua ere izan zuen, ekonomatuarekin, aprendizen eskolarekin, etxebizitzarekin eta osasun arretarekin.