La Conchita kooperatiba

Jutegintzarako etxe batzuk

Sociedad Anónima La Conchita ehungintzako enpresarik garrantzitsuenetako bat izan zen Bizkaian. 1903an sortu zuen Enrique Aristi Torresek, jutezko ehunak egitera dedikatuta, batez ere zakuetarako oihalak. 1930ean, enpresak Elkarte Kooperatibo baten sorrera sustatu zuen han lan egiten zuten pertsonentzat etxebizitzak sortzeko.

Enpresako langile gehienak emakumeak ziren eta goza zezaketen hornidura osatu zuten etxe horiek, fabrikak aurretik zeuzkan jantokiei eta sehaska-etxeari gehitu baitzitzaizkien.
Faustino Basterra arkitektoa arduratu zen etxebizitza hauen diseinuaz, hiru altuerako eraikin multzo bat, mendi-hegalean eraikiak eta ondo orientatuak, beren formetan euskal baserrien eraikuntza tradizionala gogora ekartzen dutenak. Duen interesarengatik, etxebizitza multzo hau monumentu izendatu zuten 2012an.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.