«Burdinaren Kalifornia»

Izendapen harrigarri horrekin ezagun izatera iritsi zen Bizkaiko meatzaritza-gunea XX. mendearen hasieran, Trapagaran ingurua Europako meatzaritza-ustiategi handienetakoa bihurtu zenean. Euskal Herritik baina baita Galiziako, Aragoiko, Kantabriatik… milaka pertsona iritsi ziren meategi hauetan lan egitera. Haiei ostatu emateko Larreineta, La Barga, La Concha, Cadegal, Gallarta eta Arnabal auzoak eraiki ziren, baita Zugaztieta izeneko hau ere, 1877an altxatua inguruko azken basotxoan batutako etxola multzo batetik abiatuta. Etxeak ilara irregularretan atxikitako zurezko eraikuntzak dira, eta meatzaritza-barrakoiek baino bizi-kalitatea hobea eskaintzen zuten; barrakoietan, lastairetan, zuzenean zoru gainean, lo egiten zuten 150 eta 200 bitartean pertsona metatzera iristen ziren.

2002an monumentu izendatua, meatze jarduera biziak oinordetzan utzi digun ebidentzia ukigarrienetako bat da, espazio oroitarazlea, bisitatzen duenarengan XX. mendearen hasierako lan-, gizarte- eta aldarrikapen-jarduera sutsu haren oihartzunak berpizteko gaitasuna daukana.

Gaur egun, Zugaztieta, zalantzarik gabe, Bizkaiko meatzaritza historikoa izan zenaren auzorik adierazgarrienetakoa da, eta Bilbo Handiaren paisaiarik klasikoenetakoa eta ezagunenetakoa.