Espazioa irabaztea malkarrean

Espazioaren bilaketa etengabekoa izan da Eibarko industriaren kasuan. Udalerriaren orografiak, mendi-hegal malkartsuko haran estu batean kokatuta baitago, hazkundea zaildu du beti. 1950eko hamarkadan, hartuta zeuden ibaiari ostutako lur guztiak ere, eta enpresa askok udalerria utzi zuten, zoru zabal eta merkeagoen bila.

Herrian geratzea erabaki zutenek espazio berriak konkistatu behar izan zituzten, oraingoan herrigunetik urrundutako malkarrei kenduta.

Hala altxatu zen eraikin hau 1957an, Ojanguren y Marcaide (OJMAR) enpresak Ramón de Martiarena arkitektoari enkargatua; urte batzuk geroago, Eibarren oso ohikoa izan den industria-espazioen berrerabilera batean, Pampo industrien enpresak bereganatuko zuen.

Eraikin honetan atentzioa ematen dute bere fatxadak ixten dituzten bi errotondek, mendi-hegalekin artikulatuak ardatz baten forma atipikoa duen tailerra taxutuz. Malkarrera egokitzeko, lau altuera ditu tailerrak fatxada nagusian, baina atzealdean bi baino ez, eta hormigoi armatuan egindako forjaketa sendoak ditu ezaugarri. Mendi-hegalean nabarmentzen den eraikina da, eta mendiari espazioa irabazteko bilatutako irtenbideari esker bereganatzen du monumentaltasuna.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.