Hemen topatuko duzu zeure neurriko zapata

Enpresa honen sortzaileak, Pablo Soroa Astiazak, XX. mendearen hasieran ekin zion jarduerari, Elgetan. 1925ean Eibarren ezarri zen, Geltoki kalean, torlojuak eta burdindegietako materiala fabrikatzeari ekinda.

1936an Matsarira aldatu zen, eta han Hércules markako tresnak fabrikatzen jarraitu zuen. Kokapen horretan altxatu zuten, 1938an, hormigoizko eraikin interesgarri hau, Raimundo Alberdiren obra, gero Heinza enpresak, zapaten orkoien fabrikazioan espezializatua, okupatu zuena.

EIndustria-eraikin honek Eibarren zabalkunde handiena izandako tipologietako bat laburbiltzen du, bi solairuko jatorrizko tailerrari etxebizitzen eraikin bat gehitzen zaio altueran.

Eraikin osoa hormigoizkoa da, lau isuritara estalita dago eta haren arkitekturan funtsezko kezka bat ageri da: tailerren argiztapena, zeina leihate leihoburudun handietatik datorren. Leihoak dira haren elementu estetiko nabarmenena ere: berehala ematen digute atentzioa etxebizitzetako bao mailakatuek, industriaren ekoizpen-premiei zerbitzatzeko diseinatutako eraikin baten kontzesio dekoratibo bakarra.