La Industrial Plástica y Metalúrgica. LIPMESA

Bizikleta-ponpak

Industrial Plástica y Metalúrgica (LIPMESA) 1943an sortu zen, 20 edo 30 pertsonak lan egiten zuten tailer txiki batean.

Haren jarduera elementu plastikoak egitea zen, hala nola motelgailuak automobilaren industriarako, bizikleta-ponpak (hori zuen produktu nagusi) eta hula-hopak.

Gaur egungo eraikinak 1955ean altxatu ziren Areta auzoan, Bilbotik Gasteizerako errepidearen bi aldeetan. Gaur egun ekoizpeneko nabea, bulegoak eta langileen etxebizitzak kontserbatzen dira; langileen etxebizitzak enpresaren publizitateko horma-irudi batekin dekoratu ziren, aldameneko fatxadan, baina gaur egun hori galdua da. Etxebizitzen aurrean, biltegi gisa erabiltzen den pabiloi bat dago.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.