Ogi usaineko auzoa
Fabrika honetan, ogia Austria-Hungariako sistemari jarraituz egiten zen. Prozesu horrek hiru fase ditu funtsean: garbiketa, egokitzapena eta ehotzea. Sozietateak ogia eta irinak egiten zituzten enpresa ia guztiak elkartu zituen, eta Vista Alegreko (Bilbo) instalazioetan zentralizatu zuen ekoizpena.
Ehotze-lanetarako eraikina kontserbatzen da, hormigoi armatuan eraikia, jatorrizko makineriaren zati handi batekin, Monumentu Multzo izendatua 2005ean.
Harino Panadera
Ondare higigarria
Fabrika honetan, ogia Austria-Hungariako sistemari jarraituz egiten zen. Prozesu horrek hiru fase ditu funtsean: garbiketa, egokitzapena eta ehotzea. Prozesu hori gauzatzeko, faseak solairuka antolatzen dira: beheko solairuan motorrak daude, lehenengo solairuan errotak, bigarrenean hodi anitzekoak edo kanalak, hirugarrenean sasoreak, laugarrenean plantchsiterrak eta bosgarrenean zikloiak.
Harino Panadera enpresan irina egiteko instalazio mekaniko guztia kontserbatu da.
Motor elektrikoak
Goiko solairuetako makinak mugimenduan jartzen zituen indar eragilea ematen zuten; horretarako, energia uhal lauen bidez transmititzen zuten, bi ardatz edo transmisio-zuhaitzen bitartez. Hiru motor daude, AEG, Siemens eta Aguirena etxeetakoak, eta bost dinamo.
Errotak
Guztira, zilindro bidezko hemezortzi errota bikoitz daude lehen solairuan, goiko solairu guztiak bertikalean zeharkatzen dituzten txirristak, bereizgailuak, dosifikagailuak eta gari bustiaren biltegiak saihestuz. Ehotzeko eta bahetzeko errotak dira, eta Dresdengo (Alemania) Seck Hermanos etxeak eraiki zituen, batzuk 1912an eta beste batzuk 1920an.
Hodi anitzekoak
Bigarren solairua zeharkatzen zuen metalezko hodien sarea, garai batean egurrezkoa; hodi horietan zehar igo eta jaisten zen irina, ekoizpen-diagramako premien arabera.
Sailkagailuak
Hodi anitzekoek libre uzten duten eremuan, teknologia alemaniarreko bi sailkagailu daude, irinen kalitatea okertzen zuten haziak bereizteko.
Mahukadun bilgailuak
Bigarren solairuan, fabrikako beste geletatik zetorren aireak ekarritako hautsa xurgatzen zuten makinak daude. Establecimientos Morros SA etxeak (Bartzelona) egin zituen.
Baskulak
Makinen artean, lehengaiak pisatzeko hiru baskula daude, Holandan eta Bartzelonan eginak.
Sasoreak
Hirugarren solairuan zazpi sasore daude; makinon funtzioa semolak eta zahia sailkatzea zen, dentsitatearen arabera: Alemaniako Seck enpresak horietako sei fabrikatu zituen 1912 eta 1920 artean, eta zazpigarren bat Establecimientos Morros SA enpresak (Bartzelona) egin zuen, 1958an.
Harri-erauzgailua
Gariaren aleak baino astunagoak diren harriak bereizten zituen makina; hala, garbitzeko lanak errazten ziren.
Bereizgailua
Makina honek alearekin zetozen eta irinaren gustua mingostu zezaketen partikula arrotzak aukeratzen zituen. Manchesterren eraiki zuten 1920an.
Plansichterra
Laugarren solairuan errotetan lortutako semolak, semolinak eta irinak bereizten dituzten hamabi makina daude. Guztiak Bartzelonako EMSA enpresari (Establecimientos Morros SA) erosi zitzaizkion 1941 eta 1958 artean.
Mahukadun bilgailuak
Azken solairuan, irin-fabrikak ehotze-prozesu osoan sortzen zuen hauts ugaria xurgatu eta biltzeko lanak egiten ziren. Horretarako dira Kataluniako EMSA etxeak (Establecimientos Morros SA) 1959an egindako mahukadun hiru bilgailuak.
Zikloi-multzoak
Hamabi kono haizemaile daude azken solairuko mahukadun bilgailuen alboetan. Bartzelonako EMSA etxeak (Establecimientos Morros SA) egin zituen.
Haizagailuak eta eskuilatzeko makinak
Irinetik hautsa kentzeko makinak.
Gari-tangak ihinztatzeko instalazioa
Beheko solairuetan, gari-tangak urez bustitzen zituzten hainbat hodi daude.