Harino Panadera – Getxo

Mugimendu Modernoaren dokumentua

Enpresa honek ogia fabrikatu eta komertzializatu zuen, eta horretan Bizkaiko garrantzitsuena izatera iritsi zen.

Getxon izan zuen eraikina, Máximo Aguirre, Ibaibide eta Arellano kaleen artean kokatua, Antonio Araluze arkitektoak diseinatu zuen, eta 1933 eta 1939 bitartean eraiki zen.

Araztutako lerroak dauzkan obra bat da, oso aurreratua bere garairako, eta industria-eraikin baten funtzionaltasuna bere fatxaden adierazkortasunarekin konbinatzen du.

Jatorrizko eraikinari aldaketak egin zizkioten 1986 eta 1987 bitartean, Manuel Pozos eta Ricardo del Campo arkitektoen eskutik. Monumentu izendatua 2007an, 2010ean esku-hartze handia egin zioten etxebizitza-bloke izan zedin, eta horrek haren ondare-balioetako asko aldatu ditu.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.