Eraikin ederra proiektu labur baterako

Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren enblema handia Bilboko Zorrotza auzoaren parean Grandes Molinos Vascos-en eraikina da, zalantzarik gabe, kalitate arkitektoniko eta presentzia handia izan arren oso bizitza laburra izandakoa.
1925ean jarri zen abian, eta 1929rako gelditua zuen jarduera, gariaren salneurriaren igoerak eta uzta txarrek irinaren ekoizpena eragotzi zutelako.
Arkitektoak, Federico de Ugaldek, honela osatutako fabrika diseinatu zuen: beheko solairua eta lehen solairua, biltegietarako; eta bost solairu 29 errotak osatutako makineriarako.

Obra hau, monumentu izendatua 2009an, hormigoi armatuzko egitura bat da, dorre lerden batekin hornitua itsasadarraren ertzean altxatutako karga-jasogailuarentzat, eta atzealdean itzelezko siloak ezkutatzen ditu.

Pieza arkitektoniko ederra Bilboko itsasadar langilean.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.