Gatza. Produktu gutiziatua.
Gatza lortzea bizimodu bihurtu zuten hainbat belaunaldiren lana ulertzeko aukera ematen du 1984an monumentu-multzo izendatutako leku honek. Mendeetan zehar, lurpetik irteten den ur gaziko iturburua «urre zuria» deritzona ateratzeko erabili izan da, gizakiaren eskuek hain produktu gutiziatua, elikagaien kontserbaziorako funtsezkoa, lortzeko haizea eta eguzkia baliatuz egindako lana.
Lan sistemak ia batere aldaketarik gabe jarraitzen du gaur egun: ur gazia (gesala) zurezko kanal edo royoen bidez garraiatzen da larrainetaraino, gatza lortzen den zurezko plataformetaraino. Horiek lekuaren topografiara moldatzen dira, hala formari nola altuerari dagokionez, paisaia paregabe eta ikusgarria sortuz.
Gatzaga hauen une gorenean, XX. mendearen erdialdean, 5.648 larrain aritu ziren lanean.
Gaur egun, ondarea berreskuratzeko asmo handiko proiektu baten ondoren, Arabako paisaia deigarri honetaz gozatzeko aukera daukagu, zeinean gatzak, batez ere, lanaren eta bizitzaren fruitu izaten jarraitzen duen.