Kulturaren zerbitzuan dagoen espazioa

Montehermoso jauregi zaharraren aurrean kokatutako ur biltegi hau 1885ean hasi zen funtzionatzen, Sociedad para la Traída de Aguas del Gorbea-k erosirik zuen 1.500 metro koadro baino gehiagoko lursail batean.

Haren barnealdea ingeniaritzaren benetako bitxia da, 10 metrotik gorako altuera eta 1.000 metro koadro inguruko azalera duen areto handi bat, zutabeen gaineko arku zabalez hornitua. Euskarriz betetako espazio honen izaera monumentalak antzinako tenplu egiptoarretako areto hipostiloena dakar gogora.

Zazpi bobeda beheratu paralelok osatzen dute egitura, harrizko pilastren gainean bermatutako puntu-erdiko arkuen sei ilarak eutsiak. 1980ko hamarkadara arte funtzionatu zuen biltegiak. Gaur egun duen itxura 1996az geroztik, Roberto Ercilla, Miguel Ángel Campo eta Juan Adrián Bueno arkitektoek zuzenduta, egin diren birgaitze lanen ondorio da.

1998an monumentu izendatu zuten, Gasteizko hirigune historikoko zati moduan, eta gaur egun espazio kultural interesgarria da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.