Gas-motorra eta gasometroa

Gas-fabrikako

Argia hiriari

Morlans auzoan kokatuak, antzinako gasometroa eta gasomotorra Amara Berri ikastola berriaren ondoan daude.

Argiztapen publikoa eta pribatua emango zuen gas-fabrika bat sortzea 1889an instalazio hauen eraikuntza bultzatu zuten zenbait industrialari donostiarrek izandako ideia da.

Gas-fabrikaren zatirik handiena 2007an eraitsi zuten. 2010ean gasomotorra zaharberritu zuten eta gasometroa birkokatu. Gasometroa biltegi handi bat da, 800 metro kubikokoa, Bonet-Sparing y Compañía-k Frantziako Lyon hirian 1890ean eraikia.

Gasomotorra, berriz, Otto Fabrik Deutz markako 16 HPko parekorik gabeko pieza da.

Monumentu kategoriarekin babestuak 2002an, hiriaren historiaren eta ondarearen funtsezko parte dira.

ONDARE HIGIGARRIA

Gas-fabrikako gas-motorra eta gasometroa

Ondare higigarria

Ondare higigarria

Gas-fabrika 1869an ezarri zuten San Martin auzoan, Empresa del Alumbrado de Gas de San Sebastián izen sozialarekin. Geroago, 1889an, leku erosoago baten bila, Morlansera eraman zuten. 2007an fabrika eraitsi ondoren, kontserbatutako elementuak auzo bereko beste toki batean kokatu zituzten.

Donostiako gas-fabrika zaharretik eraikitako bi elementu baino ez dira kontserbatzen: gas-motorra eta gasometroaren upela.

Gas-motorra

Gas-fabrikaren funtsezko pieza Otto Fabrik Deutz markako gas-motor alemaniarra da. Elementu horri esker, hiriko kale nagusietako gasezko farolen sistema ez-segurua ordezkatu ahal izan zuten; hala, arku voltaikoko eta 12 anpereko korronte jarraituko 100 lanpara elektriko jarri zituzten. Barruan, gasa elektrizitate bihurtzen den makineria dago, hasiera batean fabrikaren barne-funtzionamendurako pentsatua: zilindro bateko bi gas-motor, zeinak paraleloan egiten duten lan, ardatz baten bidez elkartuak. Ardatz horretan, hiru metro inguruko diametroa duen inertzia-bolante bat dago, zeinak transmisio-uhalaren lanak ere egiten dituen, kitzikatzailea eta alternadorea mugitzeko (azken bi horiek Genevako Atelier Secheron etxearenak ziren). Gas-motorrek 16 HP-ko indarra zuten, eta Genevako Societe Anonyme etxearen alternadorearekin bat egiten zuten. Mekanismo hori Siemens Schubert banaketa-panelera konektatzen zen, eta Pasaian egindako zubi-garabi bat behar zuen mantentzeko.

Gasometroaren upela

Upela 800 m3-ko tanga bat da, 1890ean Bonet-Sparing y Compañía etxeak Lyonen (Frantzia) eraikia.