Unión Cerrajera de Mondragón-en alaba bat

Cerrajera Moderna ELMA S.A. 1924n sortu zen 7 bazkideren eskutik, horietako batzuk Unión Cerrajera de Mondragón-eko langile izanak.

Sozietate honen xedea zen era guztietako sarrailagintzako produktuak, torlojuak, burdindegietako gauzak eta burdinurtuz egindako piezak fabrikatu eta saltzea.

Aurrerago, GELMA, S.A. izena hartu zuen. Garai batean industria-instalazio multzo zabal bat izan zen hartatik antzinako bulegoak baino ez dira gelditzen, 1930ean eraikiak eta gaur egun ekoizpen-espazio izateko birmoldatuak.

Eraikin hau tradiziorik dekoratibistenean ainguratutako industria-arkitekturako obra oso interesgarria da; hain zuzen ere eraikin adierazgarriei lotua, bulegoei adibidez. Elementu apaingarrien presentziak markatutako barnealde baten aurrean, barruan forma arkitektonikoak diluitu egiten dira espazioen funtzionaltasunaren alde.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.