Lurraldeen arteko ibilian

Konpainia historiko hau, gaur egun Eusko Trenbideak, 1906an sortu zen hainbat linea batzearen ondorioz: Compañía del Ferrocarril Central de Bizkaia (1882), Bilbo-Durango zatia ustiatzen zuena; Compañía del Ferrocarril de Durango a Zumarraga (1899), Deba ibaiaren harana zeharkatzen zuena; eta Compañía del Ferrocarril de Elgoibar a San Sebastián (1901), Maltzagako adarrarekin, 1903an inauguratua.

Horrela 130 kilometro baino gehiagoko linea bat sortu zen (Donostia eta Bilbo arteko 108 kilometroak gehi Debako trenaren 22 kilometroak), Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoak lotzen zituena.

Hau izan zen Deba ibaiaren haraneko industrien komunikaziorako oinarrizko linea, baina baita Nerbioi ibaiaren ezkerraldean asentatuta ez zeuden Bizkaiko industrientzat ere, bereziki Galdakao eta Durangokoentzat. Lineak geltoki interesgarriak zeharkatzeko aukera ematen du gaur egun (horietako batzuk monumentu izendatuak, hala nola Atxurikoa, Bilbon, eta Debakoa), baita tunelak eta metalezko zubiak ere, mendiz, ibaiz, hiriz, itsasertzez… jositako orografia eder eta sigi-sagatsua zeharkatuz.