Makina-erremintatik SIGMA josteko makinara

Estarta y Ecenarro enpresa josteko makinak, daratuluak, fresatzaileak eta prentsak fabrikatzeko sortu zen, Elgoibarren, eta lehen makinak 1940an egin zituen. Enpresa garrantzitsu hau 600 langile izatera iritsi zen, eta gaur egun aktibo jarraitzen du, makina-erreminta fabrikatzera dedikatuta.

Eraikin fundazionala hiru solairuko eraikin funtzionala da, ekoizpenaren premien arabera handitzen joan dena.

Instalazioen sarreran, atezaintzaren gainean kokatutako josteko makina handi batek hemen jarduera nagusia zein izan zen dakar gogora.

Gaur egun, instalazio hauek bizitza berria daukate, enpresen haztegi moduan berrerabiltzen baitira.

Fabrikaren aurrean, errepidearen bestaldean, langile auzo garrantzitsua sortu zen, 1950eko hamarkadan eraikia. Etxebizitzak, pilotalekua eta eliza dauzka, eta gure industria-ondarearen multzo interesgarri hau osatzen du.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.