Pistola-mehatxuz
Jatorrian arma-fabrika izan zenak Mondragon Unibertsitatearen Polimeroen Ingeniaritza Eskola aterpetzen du gaur egun, antzinako instalazioak baliatu eta erabilera berrira egokituta, irakaskuntzara.
Cástor de Uriarte arkitekto bizkaitarrak 1932an eraikia, arrazionalismoaren lehendabiziko obretako bat izan zen Bizkaian.
Kantoi oso txikiko aleroiak, estalki planoak, beiraz hornitutako azalera handiak, zuzenguneen eta bihurguneen marrazkiak, begiratokia eta balkoi zirkularra horizontaltasun orokorra nabarmentzen duen diseinu lineal soileko eskudelarekin… eraikinaren irudi orekatu eta proportzionatu bati laguntzen dioten elementuak dira denak ere.
Gernikan 1925ean sortua eta kokaleku honetara 1932an aldatua, La Esperanzaren ekoizpena ECIA (Esperanza y Compañíaren akronimoa) ekintza bikoitzeko pistola automatikoarekin jarri zen abian. 1940ko hamarkadan Espainiako lurreko armadarentzako morteroak egiten eta komertzializatzen zein esportatzen espezializatu zen. 1994an, instalazioak itxi zirenean, langile batzuek ECIA-Xemein SAL sortu zuten, forjara eta mekanizatura dedikatua eta 2019an aktibo jarraitzen duena.
Ekoizpena aterpetu zuen eraikina monumentu izendatu zuten 2012an eta gaur egun Markina-Xemeinen kultura-ondarearen parte da.