Irmotasun bolumetrikoa

Bizkaiko hiriburuko Zazpikaleetan kokatua, eraikin handi hau merkataritza tradizio handiko gune batean dago, zeina gutxienez XV. mendeaz geroztik elikadurako produktuen salerosketara dedikatu den. Mende askoan postu iragankor izan zirenek burdina eta beira merkatuari utzi zioten lekua XIX. mendean, zeinak, hala ere, 1920ko hamarkadarako gabezia handiak zeuzkan.

Testuinguru horretan egin zen gaur egun ikus dezakegun obra, Pedro de Ispizua arkitektoak diseinatua, zeinak 1925ean planteatu zuen itzelezko egitura hau, 134 metro luze eta bi solairukoa, janarien salmentara dedikatua osoki.

1983ko uholdeek kalte handiak egin zizkion eraikinari eta Bilboko Udaleko arkitektura zerbitzuek birgaitu egin zuten. XXI. mendearen hasierak azokaren birmoldatze eta modernizazio prozesua ekarri zuen: gaur egun produktuen salmenta jatetxeekin eta erakusketa guneekin konbinatzen dituen espazioa da. Erriberako azokak legearen babes gorena dauka 2010eko urriaz geroztik.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.