Espainiako lehen saneamendu modernoa
Obra hau Bilboko biztanleriak 1885ean nozitu zuen kolera izurri larriari erantzun sanitarioa emateko sortu zen.
Gaur egun, euskal industria-ondarearen elementu nagusietako bat da, ur biltegiak, makinen etxeak (bi Worthington ponpa, lurrunezko zaldi bat, pedal-tornu bat, instalazio elektriko-zentrifugoa…) eta uraren ebakuazio-egiturak osatzen duten multzoa; azken hori Tunelbokako labarretaraino, Getxon, iristen den tunel bat da, eta hainbat erregistro-etxola dauzka herri horretan, «malakateak» deitutakoak.
1903an amaitua, multzo hau espainiar estatuan egindako lehendabiziko saneamendu modernoa izan zen, eta berrikuntza garrantzitsuak bereganatu zituen, bakteriolisiaren bidezko arazketa adibidez.
Instalazioak zaharberritu eta berreskuratu egin dira, eta balioa eman zaio haren makineriari, 1994ko uztailean Eusko Jaurlaritzak Kultura Ondasun Kalifikatu izendatzeko izapideak abian jarri eta gero.
Elorrietako ponpaketa-etxea
Ondare higigarria
Recaredo de Uhagónek 1903an proiektatutako Bilboko saneamendu-plana Bizkaiko hiriburuaren garapenaren mugarrietako bat izan zen. Haren balioa ez dagokio gertaera historikoari eta ondare arkitektoniko ikusgarriari soilik, baita barruan duen makineria interesgarriari ere. Ingalaterrako James Simpson y Cía enpresak egin zuen, 1899an.
2 ponpatze-makina duplex horizontal
Worthington-Simpson, simetrikoak, espantsio hirukoitzeko lurrun bidezko eragingailuarekin, zuzeneko eraginekoa eta balbula birakariduna. Makinek pistoizko 2 ponpa dituzte akoplatuta, ur kondentsatua xurgatzeko eta bultzatzeko, eta olioak berreskuratzeko dagozkien tangak dituzte.
2 gantz-tanga
Weston etxeko dinamo 1
WF & J Barnes Company etxeko pedalezko tornu 1 (Ametzolako udal-biltegietan utzia).
Terraila-jokoen 2 kutxa (Ametzolako udal-biltegietan utziak)
Sutegiko erremintak (hauspo 1).
Ikatzezko berogailu 1.
Proiektuaren jatorrizko planoak (sekzio 1) (Ametzolako udal biltegietan utziak).
Komun-ontzi ingeles 1, XIX. mendekoa, horman sartua, ikaztegi zaharraren sarreran.
Tangyes-Weston multzoaren kontrol elektrikorako armairu bat.
Siemens-Schuckert Werke motor elektrikoa martxan jartzeko eta erregulatzeko erreostato-kontsola.
Lurrun-ponpetatik ur beltzak goitik bultzatzeko hodi nagusia eta ponpa zentrifugoetaraino doan luzapena
22 cm-ko hodia, araztutako ura kondentsadoreetara sartzeko
Gelako zoladurapeko hodien sarea, ur purgatuak eta kondentsatuak biltzeko
Putzuen eta biltegiaren artean dauden metalezko 2 uhate
Inaugurazioaren plaka oroigarri zirkular 1
Bernizatutako zurezko 2 taula, giltzak jartzeko
Argiztapen-lanpararen beso 1.
Galdategiko eskaileraren eta eskailera inperialeko zurezko barandaren zenbait hondar zatitu
Sutegirako forjaketa-torlojua,
Lurrean edo oinarri irmo batean ainguratzeko
Hartune elektrikoaren portzelanazko isolatzaileak
Horman zintzilikatzeko bi euskarri
Metalezko kakodunak, Worthington Simpsoneko mantentze-lanetako giltzak zintzilikatzeko.
Azulejo zuri original batzuk
Makina-gelako sotoko hormen estaldurako, etzanak eta alakatuak.