Bizkaiko lehendabiziko fabrika

Obra hau XVIII. mendearen amaieran sortu zen, Alejo de Miranda arkitektoaren eskutik, eta bizitza luzea izan zuen: irin-fabrika izatetik ehun fabrika izatera iragan zen XIX. mendean. Máximo Aguirrek 1844an “industria-monumentu” zela esanez deskribatua, haren ekoizpen jarduera 1987an gelditu zen behin betiko. Haren harresiek, hala ere, arkitektura neoklasiko neurritsu eta irmoaren lekuko moduan iraun dute.

Gaur egun, horma irmo eta biluzi hauek beste erabilera bat aterpetzen dute, Abusu Ikastolaren eskola-instalazioak. 1995ean egindako moldaketarako lanaz Federico Arruti eta Antón Boyra arkitektoak arduratu ziren; eraikinaren azken solairua burugabetu zuten baina haren karga-hormen bolumetriari markatuta eutsi zioten.

2001ean monumentu izendatua, haren bolumetria irmoak, Ibaizabal-Nerbioiren ertzean, gogora ekartzen digu Euskal Herriko lehen fabrika solairuduna izan zela.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.