Soiltasun monumentala

Lea ibiaren ezkerraldean dago kokatuta ontziola hau, bokalearen esparruan eta Marierrota itsas errotaren hondakinen aurrean.

Eraikuntza soil honek, 1917koa, zurezko bi nabe baino ez dauzka, ibaiaren ubidearekiko paralelo ezarriak, kostaldeko trafikoko ontzi txikiak armatzeko eta konpontzeko lana errazteko.

1998an monumentu izendatua eta Lea ibaiko Industria Paisaiaren Monumentu Multzoan 2015ean sartua, Euskal Herriko itsasertzeko herrien ezaugarri izan ziren erriberako arotzeria tradizionalen lekukotasun materiala da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.