Donostiatik mugarako trenbidearen zubia

Haren irmotasun klasikoa modernizatzen duen metalezko baranda batek errematatzen du zubia. Monumentu izendatu dute 2012an.

Klasizismoa eta irmotasuna

1910ean, C.ª del Ferrocarril de San Sebastián a la Frontera Francesa konpainiak Bidasoa ibaiaren gainean zubia eraikitzeko hitzarmena sinatu zuen Irungo Udalarekin, ibilbidea Hendaia herriraino luzatzeko. Obrek 1913ra arte iraun zuten, eta urte horretan osatu zen linearen ibilbidea, herritarrek «el Topo» («Satorra») deitutakoa.
Harlanduz altxatu zen zubia, lau zutabetan bermatuta. Ura mozteko eta haren bultzada murrizteko, zutabe horiei erdi-zirkulu formako zubi-bularrak atxiki zitzaizkien. Zutabeen gainean, bost arku beheratu daude.

Arkuen arteko hutsuneetan, justu zutabe bakoitzaren gainean, Alfontso XII.aren inizialak eta ezkutua txertatzen dira, zubia inauguratu zen garaiko erregearenak.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.