Mea-garbitoki handi bat inguru paregabean
Orconera Iron Ore Company Limited-ek mea garbitzeko instalazio multzo bat eduki zuen, gaur egun paisaia- eta kultura-balio handiko espazio batean kontserbatuak.
Garbitokia, biltegia, bulegoak eta zerrenda-egilearen etxebizitza dira 2012an monumentu izendatu ziren eraikinak.
XX. mendearen lehen hamarkadan altxatuak, Orconerak lursail hauek erosi zituen, Campoamor zeritzon parajean, mea-garbitoki handi bat ezartzeko asmoz. Zugaztieta inguruetatik eramaten zen mea haraino, zortzi kilometro luze zen aireko tranbia baten bidez, bere garaian Europako garrantzitsuena zela ziotena, bere perfekzio teknikoarengatik eta tamaina handiarengatik. Zoritxarrez, hartatik harrizko oinarri batzuk baino ez zaizkigu geratzen Areetako hondartzan, eta haien existentziaren oroitzapena, biziagoa kontserbatzen diren argazki zirraragarriei esker.