Kateen goi mailako joskintza

Enpresa 1948an sortu zen eta zazpi urte geroago, 1955ean, Ramón Martiarena arkitektoari enkargatu zioten eraikin berria diseinatzea Txonta auzotik gertu, industria-kontzentrazio handiko gune batean; horrek, denborak aurrera egin ahala, hedatzeko benetako aukerak baldintzatu dizkio.

Eraikin honetan, eraikin bakarra osatzen duten hiru eraikuntza-une bereizten dira: 1955eko jatorrizko eraikina, bulegoak eta 1957ko handitzea.

Arkitektoak bere zigilua utzi zuen eraikinean, 1950eko hamarkadako Eibarko arkitekturaren ildo nagusien barruan; arkitektura horren ezaugarri dira estalki leihoburudunak dituzten solairuetako eraikinak, harrizko zokaloarekin –kasu honetan goiko solairuen paramentu laua bermatzen deneko podium moduan garatua–, angeluen tratamendua errotondan, solairuak lursailaren irregulartasunera egokituta, hormigoi armatuzko egitura eta industria kutsuko bao angeluzuzen handien eta idi-begien arteko txandakatzea.

Egiteko molde hori barruko mailadian, beirate dekoratiboetan eta material nobleen erabileran ere islatzen da. Altxaeran, bulegoen tratamendua nabeen tratamendutik bereizten da, nabeek monumentaltasun handiagoa dutelako, hainbat tipologia konbinatzen dituen leihoen tratamenduan islatua (izaera industrialeko formatu etzanetik dekoratiboagok diren beste batzuetaraino, hala nola laugarren solairuan, alakaren bi aldeetan, irekitzen diren bi idi-begiak eta justu jatorrizko eraikinarekiko loturan irekitzen den beirate bertikal handi korritua) eta bisera moduan solairuak bereizten dituzten hormigoizko erlaitz hegalduetan.