Hondarpea hautsi zuen ingeniaritza

XIX. mendearen amaieran, Ibaizabal-Nerbioiko itsas trafikoak gorakada ikusgarria izan zuen, burdin mea garraiatzen zuten ontzien iragate etengabearen ondorioz. Portuko Obren Junta sortu berriak arazo handi bati aurre egin behar izan zion: itsasadarraren bokalean hondarra pilatzen zen, «Portugaleteko hondarpea» deritzona sortuz eta sakonera metro batetik beherako bihurtuz itsasbeheran, eta horrek itsasontziak hondartzea eragiten zuen sarritan.

Diru faltak Evaristo de Churruca portuko obren ingeniari zuzendariaren asmamena akuilatu zuen; gaur egun liluratzen jarraitzen gaituen irtenbidea sortu zuen: burdinazko kaia.

1887an inauguratua, 567,50 metro luze da. Bartzelonako La Maquinista Terrestre y Marítimak eraiki zuen haren metalezko egitura, eta Mitchell motako zutoin haridunak erabiltzen lehena izan zen, hareazko zoruen gainean egiturak zimendatzea ahalbidetzen zuen irtenbidea. Obra honek, zeinak Churrucaren nazioarteko aitortza ekarri zuen, 80 metro zabal zen kanal iraunkor bat izatea ahalbidetu zuen, sakonera 4,5 metrotik gorakoa izateraino handituz itsasbeheran.

2011n esku-hartze lan polemiko batzuk egin ziren, oso gogor kritikatuak, haren jatorrizko irudia desitxuratu dutenak neurri batean.

2012an, Iñaki Uriartek dioenez «itsas jakinduria baten adierazpen egiturazko, soil baina ederra» dena monumentu izendatu zuten, obra publikoaren aurrerabidean egindako ekarpenaren aitortza moduan.
Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.