Euskal Herriko aire zabaleko ustiategirik handienetako bat

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren ondoan dago irekia Concha 2 meategia, Euskal Herriko aire zabaleko ustiategirik garrantzitsuena, monumentu izendatua 2011n. Haren neurriak eta ekoizpen kopuruak ikaragarriak dira: 1868an lanean hasi zenetik 1983ra arte (jarduera eten zen arte) 14.000.000 metro kubiko material induskatu ziren, eta horiek 40 milioi tona material esteril ekoitzi zuten, eta 9 milioi inguru gehiago karbonato.

Agrupación Mineraren (Agruminsa) jarduera handi eta intentsibo horretatik kono alderantzikatu formako hutsune bat geratzen zaigu gaur egun, 700 metro luze, 250 metro zabal eta 15O metroko sakonerakoa, itsasoaren azpitik 37 metroko mailaraino iristen dena. Haren barruan, 50 kilometrotik gora galeria induskatuta dauzkan lur azpiko meategia dago.

Industria-aroko leize-zulo ikusgarri bat, paisaiari aldaketa sakonak eragin dizkiona, Gallarta auzo zaharra «irenstera» iritsi arte; auzoaren mugak meatzaritza-ustiategiaren barruan zeuden, eta horrek 225 familia baino gehiago behartu zituen lekualdatzera.