Bizkaiaren ardatz ekonomikoa
Bilbotik Portugaleterako eta Santurtzirako trenaren proiektua 1858an hasi zen Bilbo-Tutera linea portuko instalazioekin lotzeko.
Linea osoa Charles Vignoles ingeniari britainiarrak diseinatu zuen, baina ekimena geldituta egon zen arazo ekonomikoengatik eta 1884ra arte itxaron behar izan zen obrak hasteko, orduan Pablo de Alzola ingeniari bilbotarrak zuzenduta.
Lehen eraikuntza fase horretatik elementu interesgarriak kontserbatzen dira, hala nola Cadagua ibaiaren gaineko zubia, 1885ekoa, eta Desertuko geltokia (Barakaldo),1888koa.
1924an Compañía del Nortek Bilbo-Portugaleteren akzio guztiak erosi eta hobekuntza handiak egin zituen instalazioetan, errei bikoitzeko zatien eraikuntza amaituz eta bagoi berriak gehituz. Bi urte geroago, 1926an, Santurtzirako zatia amaitu zen azkenean, Portuko Obren Juntaren lankidetzari esker. Gerra zibilaren ondoren linea FEVEn sartu zen, eta organismo horrek kudeatzen du gaur egun.