Made in Eibar
Barrenechea, Olañeta y Juaristi enpresa BOJ markako burdindegietako objektuen fabrikazioarengatik da ezaguna. Eta horien artean palanka bikoitzeko 502E modeloko kortxo-kentzekoa nabarmentzen da, “hontza” ere deitua, David Olañetak diseinatutako objektua, enpresak 1932 patentatua eta arrakasta komertzial handia izan zuena.
XX. mendearen hasierako urteetan, armen fabrikazioa, Erdi Aroaz geroztik hiribilduaren jarduera nagusi izandakoa, krisian sartu zenean, herriko industriak “made in Eibar” objektu ugarirekin bilatu zuen irtenbidea, eta horietako bat izan zen BOJ kortxo-kentzekoa. Eibartarren asmamen zorrotza agerian geratu zen orduan, eta benetako sormen irakinaldia bizi izan zen: bizikletak, josteko makinak, etxetresna elektriko txikiak eta burdindegietako objektuak, hala nola kortxo-kentzekoa, herriko ekimenaren sinbolorik onena bihurtu ziren.
Barrenechea, Olañeta eta Juaristi kortxo-kentzekoetan, bizarra kentzeko makinetan, sarrailetan eta poto-irekigailuetan espezializatu ziren orduan Jardiñeta kaleko tailer txiki batean. 1939an, Gerra Zibilaren ondoren, Matsarira aldatu ziren, Raimundo Alberdik diseinatutako eraikin honetara.
Eraikin hau Euskal Herriko industria-arkitekturaren adibide nabarmenenetakoa da; bere “made in Eibar” produktuen modernitatearen eta kalitatearen sinbolo onena bihurtu zedin nahi izan zuen enpresak.