Babcock & Wilcox enpresaren etxebizitzak

“Babco” enpresako langileentzako etxe batzuk

Babcock & Wilcox enpresa 8.000 langile izatera iritsi zen. Horietako asko ez zetozen gertuko ingurutik, eta ostatu hartzeko lekua behar zuten lantokitik gertu; etxebizitzaren arloko irtenbidea eman behar zitzaien iristen zirenei. Hala, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, 280 etxebizitza eraiki ziren Errepelaga auzoan, gutxienez 1920az geroztik langile klasearentzako etxebizitzak hartzen zituen ingurua.

Gaur egun, eta 2010az geroztik, multzo hau euskal kultura-ondarearen parte da monumentu kategoriarekin

Haiek altxatu zituen enpresaren instalazioak ia erabat desagertuta daudela, etxe hauek Bizkaiko industria-instalazio enblematikoenetako bat izan zenaren aztarna material bakarra dira gaur egun.