Tenplu bat azukrearentzat

Azukre faktoria handi bat sortzeko ideia Araban lantzen hasi bazen ere, 1863an, erremolatxa azukre findu bihurtzeko instalazio hau ez zen eraiki 1900eko martxoaren 26ra arte, Ajuria eta Hueto industrialarien eskutik.

Gune handi hartatik, zeinak han lan egiten zutenentzako etxebizitzak ere bazituen eta 1980ko hamarkadara arte funtzionatu zuen, pulpa, melaza eta azukrea ekoizteko erabiltzen zen nabea gelditzen da, eta fabrikaziorako behar zen energia sortzeko erabiltzen zen argindar-zentralaren tximinia.

Hura itxi eta abandonatu ondoren, instalazioen zati bat eraitsi egin zuten. 1988 eta 1999 artean multzoa birgaitu egin zuten, Mikel Garbizu arkitektoaren zuzendaritzapean, maila teknologiko altuko proiektuak aterpetzeko eta kongresuak eta askotariko ekintza sozialak hartzeko.

Monumentu izendatu zuten 2000. urtean; Arabako industria-ondarearen arkitektura nabarmenenetako bat da.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.