Industria-pieza bakana
Azpikoetxea errota Gipuzkoako papergintzaren sektoreko lehenengo adibideetako bat da, 1805ean fundatu baitzen. Data hori hain goiztiarra izateak esanahi historiko handia ematen dio eta euskal industrializazioaren enblema bihurtzen du bete-betean.
Haren makineria indar hidraulikoz mugitzen zen, Urola ibiaren ubideko jauzi bat baliatuz. Lehen paper-errota haren inguruan, zeina 1899an kartoi-fabrika bihurtu zen, hainbat eraikin altxatu zen. Horien artean, Luis Astiazaran arkitektoak 1920ko hamarkadaren amaieran eta 1930ekoaren hasieran diseinatutakoak nabarmentzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko paper-erroten artean, hau da oraindik ere makineria kontserbatzen duen bakarra.
Horren ondorioz, monumentu izendatu zuten 2009an.
Azpikoetxea paper-errota
Ondare higigarria
Manufaktura ilustratuak
Paper-errotak gutxienez XVIII. mendetik egon ziren euskal ubideetan. Baina XIX. mendeko lehen urteetan hartu zuen benetako garrantzia makina horien presentziak. Ekoizpen-eremu horiek paperaren ekoizpen industrializatu handirako bitarteko jauzia izan ziren; hain zuzen ere, Gipuzkoan, 1842an hasi zen ekoizpen industrializatua, Jose Manuel Brunet enpresari eta bankari donostiarrak sustatutako Nuestra Señora de la Esperanza paper jarraituko fabrikarekin.
Baina hemeretzigarren mendeko armarridun etxe honek ondare higigarriko elementu multzo interesgarri bat du, papergintza-industria gisa izandako iraganarekin lotuta.
Finketako bi aska
Askok 250 kg ore lehor hartzeko edukiera zuten. Horietako bat Esteban Gorostidi markakoa da, metro bateko diametroa du eta jatorrian motore elektriko bati lotuta zegoen. Horrelako makinak 1845ean patentatu zituen Friedich Gottlob Keller alemaniarrak.
Asmakizuna ez zen berria: mende batzuk lehenago papera ekoizteko egokitutako milaka urteko teknologia batean oinarritzen zen. Aldea ez zegoen ekoizpen-sisteman, lehengaian baizik: ordura arte papera egiteko oinarri izan ziren trapu zaharren ordez, egurra erabiltzen du, batez ere pinu eta eukaliptoetatik eratorria.
Bi bahe bibratzaile
Bahea sabaitik zintzilik dago, egurrezko kutxa baten barruan, kontramartxako lau burdinaren bidez. Burdina horietako bakoitzak mugimendua ematen zion motor bat du, eta mugimendu horren bidez bereizten zen paperaren orea ezpurutasunetatik.
Orea garraiatzekoa
Makina honetatik, desbiderapen sinpleko bide batetik zihoazen metalezko lau ontzi kontserbatzen dira; jatorrian, lau gurpileko gurdi txiki batetik zintzilik zeuden.
Hormigoi armatuzko hiru biltegi
Kolak prestatzeko biltegiak, errotaren bigarren solairuan.
Txapazko nahasgailua, irabiagailu bertikala eta hodibihurrak dituena
Kolak nahasteko makina, errotaren bigarren solairuan.
Karga-jasogailua
Karga jasotzeko igogailu txiki bat; kontrapisu bidez orekatutako kabina ireki bat dauka, eta 5,5 CV-ko eta 950 rpm-ko balazta elektromagnetikoko Siemens motor elektriko batez mugitzen du.