Ideien eta ekintzen fabrika bat
Astra, Unceta y Cía enpresa ( Esperanza y Unceta izenez Eibarren sortua 1908an), Gernikara aldatu zen 1913an, sortu zenetik bost urte baino igaro ez zirela. Gaur egun kontserbatzen den eraikina Ricardo Bastida arkitektoak diseinatu zuen 1916an Talleres de Guernica enpresarentzat eta Astrak 1968an erosi zuen bere bulegoak aterpetzeko.
2012an monumentu izendatu ondoren, guztiz erreformatu zuten: besteak beste, fatxada berri eta koloretsua gehitu zaio, Liam Gillick artista ingelesak diseinatua.
Antzinako armagintza industriako bulego horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lehen kultura sormen fabrikaren egoitza dira gaur egun. Erabilera berrietarako espazio bat aterpetzen du orain, artistek eta kultura kolektiboek kudeatua, eta garai bateko tailerren 2.000 metro karratutik gorako espazioa hartzen du.