Kutsu neoklasikoa

Areatzako hiltegia inguruko arkitekto garrantzitsu batek diseinatu zuen, Pedro Luis de Bengoecheak; 1888an eraiki zuen erakin hau Gorbea errekaren ondoan, erreka horrek bere ura Arratia ibaian isuri baino metro batzuk lehenago.

Haren egikera arkitektonikoa, neurritsua eta ornamentazioarekiko kontzesio gutxikoa, neoklasizismoaren formen oinordekoa da.

Bi elementuk baino ez dute identifikatzen haren erabilera: plaka bat sarrerako atean, eraikuntza-data erakusten duena gainera, eta eraikinaren albo batean oraindik ere ikus daitekeen idazkuna. Instalazioak 1970eko hamarkadara arte izan ziren funtzionamenduan.

1996an monumentu izendatu zuten Hiribilduaren multzoaren barruan, eta gaur egun etxebizitzetarako erabiltzen da.