Ekarpen teknologikoa

Frantses-Belgikar Elkarteak meatzaritzari lotutako zamalekuen, plano inklinatuen, garbitokien, labeen… sare bat eraiki zuen.

Kontserbatu diren piezen artean, nabarmentzekoa da sideritazko errauste-labe hau, daukan garrantzi teknologikoarengatik monumentu izendatua 2008an.

Ekoizpen sistema honek eboluzio teknikoa zekarren labe zaharrekin alderatuta, mearen tratamendu efikazagoa ahalbidetzen zuelako zama erregaiarekin nahastuta sartu beharrik gabe, eta horrek errendimendu hobea zekarren.

2009 eta 2011 bitartean Ramón Garitano arkitektoak birgaitua, sari asko jaso ditu; horien artean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren COAVN 2013 Sarietako Akzesita nabarmendu dezakegu.

ONDARE HIGIGARRIA

Apold-Fleisner labea

Ondare higigarria

Ondare higigarria

Iraultza teknologiko handia

Harrigarria dirudien arren, egitura berezi hau ez da eraikin bat, makina bat baizik. Kiskaltzeko labe bat da: aukera ematen du mea-kontzentrazioa handitzeko (kasu honetan, burdin mea), ustiapena eraginkorragoa izan dadin. Makinaren izena Anton Apold Leoben eta Hans Fleissner austriarren abizenei zor zaie, haiek asmatu baitzuten makina. Hain zuzen ere, 1927an ikatza tenperatura altuetan lehortzeko prozesua ikertu zuten Linzeko (Austria) Alpine Montan fabrikan. Prozesu teknologiko berri bat sortu zen.

Mineral bat erre, kiskali, ezpurutasunak ezabatu eta metalaren kontzentrazioa handitzea ahalbidetzen du, baita haren legea hobetu ere. Horretarako, oso labe handiak behar dira. Gure inguruan, meatze-konpainia askok eraiki zituzten halako makinak burdina-karbonatoei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Lehenengo kiskaltze-labeak 1882 inguruan iritsi ziren Bizkaira, José de MacLennanen eskutik, zeinak Muskizko Kobaron meategiak ustiatzen zituen. Upel xumeak ziren, karratuak edo zilindrikoak, harriz eraikiak eta adreiluz estalitako barrualdekoak. Erregai gisa ikatz tona asko erabiltzen ziren, eta horrek izugarri garestitzen zuen prozesua.
Hala ere, labe honek ez du antzinakoen antzik. 1962an eraiki zuen Sociedad Franco-Belga Minas de Somorrostro etxeak, Austriako labeen ereduari jarraikiz. Ikatzaren ordez, fuel-olioa erabiltzen du, askoz ere eskuragarriagoa baita. Gainera, hormigoi armatuzko egitura du. Hain zuzen ere, horrelako labeetan bakarra da, Europan kontserbatzen diren beste Apold-Fleissner labeak metalezkoak baitira.

Duen garrantzi historikoagatik eta berezitasun teknikoagatik, 2008an Euskadiko Monumentu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak.