Ferrocarril Anglo-Vasco-Navarro

Mendi eta lautaden arteko bidea

Ferrocarril Vasco-Navarro deritzona da, batere zalantzarik gabe, Iberiar Penintsulan inoiz izan den trenbide metrikoko linea garrantzitsuena, hala distantziari nola bidaiarien kopuruari dagokionez. Lizarra, Gasteiz eta Bergara udalerriak, Nafarroa, Araba eta Gipuzkoakoak hurrenez hurren, lotu ditu historikoki, Estibalitzera eta Oñatira adar bana izateaz gain.

Trenbidearen jatorrizko ibilbidearen proiektua bi zatitan banatuta zegoen: bata Gasteiztik Leintz-Gatzagaraino, gero Mekolalderaino (Bergara) luzatuko zena, eta bestea Gasteiztik Lizarraraino.

Bere 143 kilometroetan hainbat eskualde zeharkatzen ditu, ezin konta ahala oztopo gaindituz oso orografia bortitzean. Eta hori tunel, zubi, iraganbide eta zubibideen bitartez egiten du, denak XIX. mendean edo XX. mendearen hasierako urteetan eraikiak, bitarteko mekaniko urriz, baina emaitza gisa ingeniaritza zibileko lehen mailako obrak eta geltoki garrantzitsuak emanez.

Horretatik guztitik geltoki asko kontserbatzen dira, hala nola Arrasatekoa, Oñatikoa, Eskoriatzakoa, Ataurikoa eta Maeztukoa, gaur egun ikusgai daudenak. Eta ibilbide osoan zehar (gaur egun errepide, bide berde edo bidegorri bihurtua) zubi, iraganbide, tunel eta zubibideak, mantentzen dira, ezin konta ahala elementu txikiagoz gain, «el trenico» («trentxoa») deitzen ziotenaren oroitzapena kontserbatzen dutenak.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.