Burdinazko arima
Metalezko sareta eta egitura errematxatua duen zubi honek Cadagua ibaia zeharkatzen du gainetik, eta Pablo Alzola ingeniariak diseinatu zuen 1885ean Bilbotik Portugaleterako trenbiderako.
1995ean, eraisketa ziur batetik salbatu eta oinezkoen erabilerarako birgaitu zen; horrela berreskuratu zen gaur egun Bizkaian kontserbatzen diren metalezko zubien arteko zaharrena.
Monumentu izendatu zuten 2005ean.