Industria-nabe handi bat

Altos Hornos de Vergara (Bergarako Labe Garaiak) enpresako txapa-ijezketako antzinako nabea izan zena, 1926an eraikia, erabilera berrietarako birgaitutako espazioa da gaur egun.
Ehunka metrotik gorako eraikin aske handi honek bi isuriko estalkia dauka, zeinean branka-argi korritu luze bat nabarmentzen den. Jatorriz, teilatuaren goiko erpinaren goragune honek aireztapena ematea ahalbidetzen zuen haren alboetan irekitzen diren zurezko xaflen bidez.
Itxiera-harresiak fatxada beheko zokalotik teilatu-hegaleraino zeharkatzen duten leihate oso zabalekin urratzen dira, era horretan argi naturala barnealdera sartzea ziurtatuz.

Guardamalletak edo baoen goiko hereneko zurezko aplikazioak dira beharbada haren ezaugarririk berezkoena eta bereziena.

XX. mendearen amaierako arkitektura eklektikoan oso zabalduta dagoen baliabide estetikoa bada ere, ez da ezohikoa industria-arkitekturan aurkitzea.