Erkidegoaz gaindiko burdinbidea

Alen auzotik (Sopuerta, Bizkaia) Castro Urdiales herrira (Kantabria) zihoan meatze-trenbidea 1892an inauguratu zuten, Traslaviña-Castro baino bost urte lehenago, Luis Ocharan Mazas industrialari bizkaitarrari esker.

Artzentales (Federico) eta Sopuertako (Sorpresa, Amalia Juliana…) meategietako burdin minerala Castro Urdiales portuko San Guillen ontziralekuraino garraiatzeko proiektatu zuten.

18 kilometroko ibilbidea izan zuen Espainako Gerra Zibila arte martxan egon zen línea horrek.

Zeharkatzen zuen lur malkartsuak zirela eta, tunelak ireki behar izan zituzten eta Kantabriako Saltolobo inguruan 800 metroko luzera eta 45º-ko inklinazioa zuen plano inklinatu handi bat eraiki zuten.

Patrimonio Industrial Vasco
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.